Herrialdeak, hiriburuak eta zenbait herri
🗺 Euskal Herriko Mapa Interaktiboa
Hiriburuak eta herri nagusiak identifikatzen ikasi
Euskara ikasteko bloga.
Herrialdeak, hiriburuak eta zenbait herri
Hiriburuak eta herri nagusiak identifikatzen ikasi
Betiko maitasuna.
1. Testuaren arabera, zer gertatzen zaio maitasunari denbora igaro ahala?
2. Zergatik sortzen dira maitasunaren inguruko mitoak, testuaren arabera?
3. Zer uste du nerabeak «betiko maitasunaren» inguruan orain?
4. Nerabearen arabera, zer dago edonolako erakarpenaren gainetik?
5. Zer egingo du nerabeak idatzitako testua idatzi ondoren?
6. Nori zuzentzen zaio testuaren azken galdera?
7. Zergatik idazten du nerabeak testua «barrenak husteko» dela esanez?
8. «Lehen maitasuna, lehen samina» esapideak zer adierazi nahi du?
9. Idazleak «gure esku dago mito horien atzaparretan jaustea ala ez» esaten duenean, zer ondorioztatu daiteke?
10. «Maite duzun pertsona ez da zurea» esaldiak zer balio edo pentsaera islatzen du?
11. Testuak maitasunaz hainbat ikuspegi aurkezten ditu. Zein da idazlearen jarrera nagusia?
12. Zergatik egiten dio nerabeak bere buruari «zer da benetan maitatzea?» galdera?
Nerabeak idazten du: «Maite duzun pertsona ez da zurea, bere buruaren jabe da». Ados al zaude ideia honekin? Azaldu zure iritzia argudio batekin edo gehiagorekin, eta lotu norberaren bizitzarekin edo egungo gizartearekin.
Irakasleak zuzenduko du erantzun hau.
Leioako Umore Azoka
Leioako Umore Azoka, batez ere, kalean aritzen diren artista profesionalen azoka da. Arte eszenikoetako jendearen topagunea da eta aukera paregabea eskaintzen du, lau egunez, konpainiek, banatzaileek, programatzaileek eta prentsak antzerkia hurbiletik bizitzeko. Horrez gain, harremanak sortzeko, ideiak partekatzeko, obrak elkarri erakusteko eta emanaldiak kontratatzeko abagunea da, eta antzerkia eguneko hogeita lau orduetan bizi ahal izateko foroa.
Kaleko antzerkia ardatz hartuta, urterik urte Umore Azokak Euskadiko, estatuko eta atzerriko konpainia garrantzitsuak ekarri ditu, obra ugari estreinatu ditu eta, aldi berean, artista berriei euren lanak erakusteko aukera eman die; horri guztiari esker finkatu egin da azoka gisa. Umore Azokak fresko dirau, beteranotasunaren eta gaztetasunaren nahasteari esker.
Hainbat estreinaldi garrantzitsu izango dira azokaren edizio honetan; izan ere, berrogei konpainia baino gehiagok aurkeztuko dituzte euren ikuskizunak. Besteak beste, Frantzia, Japonia, Australia, India, Ameriketako Estatu Batuak, Argentina edo Txile bezalako leku ezberdinetatik etorritako artistak izango dira, estatuko sei erkidegotako konpainiekin batera. Horiek guztiak Leioako kaleak magiaz eta liluraz betetzeko arduradunak izango dira, akrobazia-, zirku-, musika-, pailazo- edo antzerki-ikuskizunak eskainiz.
1 Zer da Leioako Umore Azoka eta zeintzuk dira bertara biltzen diren lau talde nagusiak?
2 Zenbat egunez irauten du Umore Azokak?
3 Zein da Umore Azokaren ardatz nagusia?
4 Zenbat konpainiak baino gehiagok aurkeztuko dituzte euren ikuskizunak azokaren edizio honetan?
5 Zein motatako ikuskizunak eskainiko dira azokaren kaletan?
6 Nola mantendu du Umore Azokak bere freskotasuna urteetan zehar?
7 Testuan esaten da azoka «antzerkia eguneko hogeita lau orduetan bizi ahal izateko foroa» dela. Zer esan nahi du horrek?
8 «Aukera paregabea» esapidea erabiltzen da testuan. Zer esan nahi du horrek?
9 Zergatik esan daiteke Umore Azoka harremanak sortzeko toki ezin hobea dela?
10 Hainbat herrialde aipatzen dira testuan. Zer ondoriozta daiteke horietatik?
11 Testuan esaten da konpainiek «obrak elkarri erakusteko» aukera dutela. Zer abantaila ekar dezake horrek?
12 «Finkatu egin da» esaten da testuan azokaz. Zer adierazten du horrek?
13 Testuan azaltzen da Leioako Umore Azokak kultura eta artea herritarren bizitzara hurbiltzen dituela, kaleko ikuskizunen bidez.
Uste al duzu garrantzitsua dela horrelako azokek existitzea gure gizartean? Arrazoitu zure erantzuna, gutxienez hiru argudio erabiliz, eta adierazi zure iritzia testuko informazioarekin lotuz.
✎ Erantzuna gutxienez 8 lerrokoa izan behar da.
Ulermen Proba · DBH 3. maila · 15 puntu
Atzizkibidea: atzizkiak ikasten hasiko gara, atzizkiak esanahi nagusiari, lexemari, esanahi txiki bat eransten diotenak diren hitz zatitxoak dira.
Vamos a empezar a estudiar «atzizkiak», sufijos, es decir, morfemas que añaden un poco de significado a la parte que tiene sgnificado completo dentro de la palabra, esto es, al lexema.
LEKUA adierazten duten atzizkiak. Sufijos que expresan «lugar».
Toki-atzizkiak -leku, -tegi, -gune, -alde.
-leku: atzizki honen bidez sortutako izenek lekua adierazten dute beti.
-tegi/-degi/-egi: atzizki honen bidez sortutako hainbat izenek lekua ez ezik, multzoa ere adierazten dute.
-gune/-une: atzizki honen bidez sortutako hainbat izenek denbora-tartea adierazten dute.
-alde: «hurbil dagoen partea edo tartea» adierazi nahi du.
ARIKETAK:
2025eko Hautaproban (Selektibitatean) atsotitzak sartuko omen dira. Horregatik gure instagrameko storietan birpasatzen ari gara.
Hementxe daukazue lotura: atsotitzak
Galdegaia esaldi baten barruan dagoen elementurik garrantzitsuena da, hau da, guk azpimarratzen duguna edo indar handia ematen diogun osagaia izango da. Galdegaia, edonola, galdera bati erantzuten balego bezala doa, hau da, gure sakoneko egituran azpimarratzen dugun horri garrantzirik handiena ematen dioguna da eta horretarako (ahotsaren indarrarekin ezezik) esaldiaren lekurik garrantzitsuenean ere ipintzen dugu, hots, aditzaren aurrean.
Beraz, esaldi baten osagairik garrantzitsuena zein den jakiteko, aditzaren aurrean doanari begiratuko diogu, horixe izango delako.
Adibidez: Bihar gu San Mamesera joango gara.
Esaldi honetan azpimarratu nahi duguna zera da: San Mamesera, NORA.
Beste osagai bat garrantzitsuentzat hartuko bagenu, lekuz aldatuko genituzke osagai guztiak. Adibidez: «Bihar» garrantzitsuena izango balitz, ondorengoa esango genuke: «San Mamesera BIHAR joango gara gu»…edo «gu San Mamesera BIHAR joango gara» edo «San Mamesera gu BIHAR joango gara»; hau da, beste osagai guztiek ez daukate indarrik, hortaz, ez zaigu inporta non jarri (aurretik edota atzetik) joan daiztezkeelarik.
GALDEGAIA + ADITZA Beste osagai guztiak aurretik edota atzetik joan daitezke edota agertzen ez badira ere ez da inporta.
Hau praktikatzeko ariketak:
Erakusleak. (hau, hori, hura, hauek, horiek, haiek)
Los demostrativos (esta/este/esto; esa/ese/eso; aquella, aquel, aquello y estas/estos; esas/esos; aquellas, aquellos)
Ikasgai honetan erakusleak nola deklinatu ikasiko dugu. Vamos a aprender a declinar los demostrativos.
Ariketak:
KONPARAKETAK -oraciones comparativas
Cómo hacer comparaciones en euskara.