Eta orain marrazki bakoitzarekin esaldi oso bat ikasiko dugu. Ahora estudiaremos una frase completa con cada dibujo.

Aiton-amonak ZAHARRAK dira.
Neska-mutilak GAZTEAK dira.
Platerra BETETA dago. Gose naiz.
Platerra HUTSIK dago. Dena jan dut.
Liburuak GOIAN daude. Eskalera behar dut.
Liburuak BEHEAN daude. Ez dut eskalera behar.

Atea ITXITA dago. Ni kanpoan nago.
Atea ZABALIK dago. Irten naiz.
GAUA da. Ez dago argirik.
EGUNA da. Eskolara goaz.
Argia ITZALITA dago. Ez dago argirik.
Argia PIZTUTA dago. Ondo ikusten dut.

Erbia AZKARRA da. Ni ere bai.
Dortoka MOTELA da. Ni ez naiz motela.
Saskibaloiko mutila ALTUA da.
Ni ez naiz txikia, BAXUA naiz.
Gu ELKARREKIN gaude taldean.
Ni ez nago BAKARRIK inoiz.

GOITIK behera jaisten naiz.
Goitik BEHERA jaisten naiz.
HOTZ handia dago. Zero gradu.
BERO handia dago. Berrogei gradu.
Arraina BARRUAN dago.
Arrainak IRTEN nahi du.