GALDEGAIA: Esaldiaren osagairik garrantzitsuena

Galdegaia esaldi baten barruan dagoen elementurik garrantzitsuena da, hau da, guk azpimarratzen duguna edo indar handia ematen diogun osagaia izango da. Galdegaia, edonola, galdera bati erantzuten balego bezala doa, hau da, gure sakoneko egituran azpimarratzen dugun horri garrantzirik handiena ematen dioguna da eta horretarako (ahotsaren indarrarekin ezezik) esaldiaren lekurik garrantzitsuenean ere ipintzen dugu, hots, aditzaren aurrean.

Beraz, esaldi baten osagairik garrantzitsuena zein den jakiteko, aditzaren aurrean doanari begiratuko diogu, horixe izango delako.

Adibidez: Bihar gu San Mamesera joango gara.

Esaldi honetan azpimarratu nahi duguna zera da: San Mamesera, NORA.

Beste osagai bat garrantzitsuentzat hartuko bagenu, lekuz aldatuko genituzke osagai guztiak. Adibidez: “Bihar” garrantzitsuena izango balitz, ondorengoa esango genuke: “San Mamesera BIHAR joango gara gu”…edo “gu San Mamesera BIHAR joango gara” edo “San Mamesera gu BIHAR joango gara”; hau da, beste osagai guztiek ez daukate indarrik, hortaz, ez zaigu inporta non jarri (aurretik edota atzetik) joan daiztezkeelarik.

GALDEGAIA + ADITZA Beste osagai guztiak aurretik edota atzetik joan daitezke edota agertzen ez badira ere ez da inporta.

Hau praktikatzeko ariketak: