Idazlanetako akats batzuk

Nire ikasleen idazlanak zuzentzen ditudanean akatsak apuntatzen ditut gero haiei azaltzeko, orain berrogeialdi honetan gaudela eta, idatziz bidaliko dizkiet, interesgarria suerta dakizkizuela kontuan hartuta, hementxe uzten dizkizuet:

Esaldiaren ordena

Euskarazko esaldiak bere ordena daukala gogoratu. Baiezko esaldietan aditza azken hitza; beraz, ez hasi aditzarekin. Gainera, galdera esaldiaren osagairik garrantzitsuena dela eta beti aditzaren aurrean ipintzen dela gogoratzen badugu, Guztiz ezinezkoa izango da esaldiaren hasieran aditza agertzea. (Idazten dizut nirekin etortzeko) (idazten dizut gutun hau …egiteko)

Komak

Azken aldi honetan subjektuaren atzean koma ipintzeko joera dago. Hor ezin da komarik jarri, esaldiaren elementuen arteko lotura apurtzen delako eta atsedenaldirik beharrezkoa ez delako. (Nik, txarto dagoela uste dut) ( guk, hori erabaki dugu)

Elkar

Elkar partikula askotan txarto erabiltzen da. Bi pertsonen arteko elkarrekikotasuna adierazteko elkar partikula erabiltzen da baina nola deklinatu askotan ez da erraza jakitea.

Nik zu ikusten zaitut eta zuk ni ikusten nauzu → Guk elkar ikusi dugu 

Hau da “zu” eta “ni” bezala deklinatu dugu elkar partikula.

Hau guztia ondo egiteko truko txiki bat dago, ondorengoa:

Pertsona bien artean mamu bat dagoela imajinatu behar dugu, mamu horren izena Elkar izango delarik…horrela nik zu ikusten zaitudanean eta zuk ni ikusten nauzu esan, azkenean GUK (biok) ikusten duguna mamua da…hau da, GUK elkar ikusi dugu.

Demagun zinemara goazela eta ni zure ondoan jezarriko naiz eta zu nire alboan, mamu gogaikarri hau beti erdian dago, beraz, azkenean, gu elkarren alboan jezarri gara, eta elkarrekin goaz zinemara eta musuak elkarri emango dizkiogu…

Marjinak

Oso garrantzitsuak dira, zuek uste baino garrantzitsuak, zuzentzaileak ikusten duen lehengo gauza aurkepena delako. 

Ezkerraldekoak eskuinaldekoak baino handiagoa izan behar duela gogoratu. Goikoa eta behekoa ere zaindu behar dituzue.

Sinadura

Gutunetan sinatu behar baduzu, beti eskuinaldean egin behar duzu.

-etaz (zertaz)

Zerez eta zeri buruz antzekoa izaten da maiz, baina ez beti. Kontuan izan behar duzue Zertaz, galdetzailea, izenordain pertsonalekin eta erakusleekin bakarrik erabil daitekeela, hau da, nitaz, edo honetaz ondo daudela baina ezin dugu inoiz pertsonetaz edo gaietaz esan.

ari izan

Mesedez, aditzaren denbora momentu horretan gertatzen ari dela adierazi nahi dugunean, ARI partikula erabil dezakezue, baina beti izan aditzarekin joan behar duela kontuan hartu. 

(Eguraldia adierazten duten ekintzek bakarrik eraman ahal dute “ari du”) beraz, ari dio, ari nago eta horrelakoak baztertu betirako!

Honen antzeko beste dokumentu bat neukala gogoratu dut, batzuk errepikaturik egon arren, interesgarria ere jotzen dut hauxe:

  1. JENDEA eta PERTSONA hitza

Beti singularra.

Jendeak … uste du.

Jende asko etorri da.

PERTSONA hitzak –a itsatsia dauka beti.

Adib.: Hamaika pertsona agertu ziren.

2.- BATZUK    BATZUEK

Beti plurala.

Batzuk (NOR)  

Batzuek (NORK)

Nire ikasle batzuk San Mamesera joan ziren

Nire ikasle batzuek penkatu dute.

Batzuk…dira; beste batzuk…dira.

Batzuek … uste dute; baina beste batzuek… uste dute.

3.- ERLATIBOZKO ESALDIAK

* Ikusi ditudan etxeak … daukate

Ikusi ditudan (pl) etxeak (pl)

Ikusi ditudan etxeak … dira

*Ikusi ditudan etxeak … daukate

Ikusi ditudan etxeEK … daukate/ dute

Ikusi dudan etxeak … du /dauka

4.- BAIT+ …

Zergatizkoa edo kausala.

…dela eta, …

Bait+laguntzailea

Bait + d –> t+d –> t

Bait+da –> baita

Bait+du –> baitu

Bait +g –> t+g –> k

Bait+gara –> baikara

Bait+genuen à baikenuen

Bait+ z –> t+z –> tz

Bait+zuen –> baitzuen

5.- ez ezik ere /// baita.. ere /// ere

Erderazko “no sólo… sino también”

David ez ezik Natxo ere oso astuna da nire eskola-orduan.

1 ez ezik …2 ere…

Baita ..ere.

David oso astuna da. Baita Natxo ere.

…ERE.

Nik Matematika aurreko ebaluaketan suspenditu

  • Nik ere Matematika aurreko ebaluaketan suspenditu nuen.

(Yo también) jende askok penkatu duela, eta nik ere (bai)

  • Nik Matematika ere aurreko ebaluaketan suspenditu nuen

(Mate también) beste penko batzuk ere izan nituen

  • Nik Matematika aurreko ebaluaketan ere suspenditu nuen

(también la evaluación anterior), orduan 1. eta 2.ebaluaketan penkatu dut Mate.

6.- ZEHAR ESTILOA

– 3. pertsonara pasatu behar da

– Begiratuko diogu esaldi nagusiaren laguntzaileari ea orainaldikoa ala iraganekoa den. Iraganekoa bada esaldiarena ere iraganean jarriko dugu.

– (e)la edo – (e)nik jartzea.

“guk … ikusi dugu ” – Gasteizko aparkalekuko zaindariak esan zuen (+).

Gasteizko aparkalekuko zaindariak Haiek ikusi zutela … esan zuen.

7 .- ADITZ LOKUZIOAK

Behar à beti ukan      Azterketa honetarako asko ikasi behar dut

Nahi

Bizi

Balio

Ezin

Ahal

Unai naiz eta Bilbon bizi naiz (orainaldian) eta ez dauka –tzen

Orain arte Basaurin bizi izan naiz, eta bihartik aurrera Donostian bizi izango naiz.

8.- ASKO eta MUGAGABEAK (zenbakiak batez ere)

Jende asko

Iz.Ø + asko + deklinabideko kasua

Diru asko, herri askotan, ikasle askori

  • Noiz erabiltzen da MUGAGABEA?
  • Zer, zein eta zenbat galdetzaileekin.
  • Asko, gutxi, zenbait, hainbat, hainbeste, gehiago, gutxiago…zenbatzaileekin eta edozein nolakotzailearekin.
  • Zenbakiekin (beharrezkoa denean)
  • Zenbait esamolde berezitan

Zenbakiekin: 

bi ikasle + deklinabideko kasua 

Bi ikasle etorri dira

Bi ikaslek badakite

9.- GALDEGAIA… ADITZA…-LAKO

GALDETZAILEAREN ERANTZUNA+ADITZA

Nor da Espainiako Ligako talderik onena?

Athletic da

àEspainiako Ligako talderik onena Athletic da

Athletic da Espainiako Ligako talderik onena

ZERGATIK?????        -(e)LAKO + ADITZA

10.- EZEZKO ESALDIAK

(Subjektua) EZ + laguntzailea + …+ aditza.

11.- HAU GUZTIA

Hau/hori/hura  guztia

Esandako hau guztia (nor sg.)

Hemengo ikasle hauek guztiak (nor pl.)

Hauei guztiei (nor pl)

Arrazoi hauengatik guztiengatik (zerengatik pl)

Horiek guztiek

12.- NOR ETA NORK NAHASTU

Bi kasu hauek desberdintzeko bideo hau ikusi eta educaplayeko honi buruzko bilduma egin.

13.- ERE /ERE BAI / BAITA ERE

ERE Azpimarratzen dugunaren atzean. Ezin da ipini esaldi hasieran. Ezin da ipini aditza jokatua ondoren.  
ERE BAI Aditzik gabeko esaldietan bakarrik
BAITA …ERE EZTA … ERE BAITA azpimarratu nahi duguna ERE EZTA azpimarratu nahi duguna ERE

Adibideak:        Ane ere etorriko da

Zeu ere bai!

Zu bazoaz neu ere joango naiz. Baita gu ere!

                        Nik ez dut azterketa hori gainditu. Ezta zuek ere

14.- EZEZTAPENAK

Ezezkako esaldiak egiteko esaldiaren ORDENA derrigorrezkoa da:

EZ + aditz leguntzailea+ (….) aditza

Adib.: Ez dut nahi! Ez da inor agertu. Ez dugu hori inoiz egingo.

15.–T(Z)EN ARI IZAN

Une horretan gertatzen ari dena azpimarratu nahi dugunean, ARI erabiliko dugu, baina jakin behar dugu ARI beti iragangaitza dela, hau da, NOR edo NOR-NORI laguntzaileekin bakarrik ager daitekeela.

Adib.:egiten ari naiz // ikusten ari naiz

 ikusten ari dugu ikasten ari dago

16.- EGON ADITZA iraganean

Ni         nengoen

Hura     zegoen

Gu        geunden

Zu        zeunden

Zuek     zeundeten

Haiek    zeuden

Mesedez, orduan, orokorrean iraganean gertatuko gauza bati buruz hitz egitean gehienetan erabiltzen ditugun aditzak “zegoen” eta “zeuden” izango dira.

17.- SUBJEKTUA

Ez dakit nondik datorren azken aldi honetan ikusten ari naizen joera, baina ZERGATIK JARTZEN DUZUE SUBJEKTUAREN OSTEAN KOMA BAT?????

Adib. : Lisboako sutea 1988an izan zen.        Lisboako sutea, 1988an izan zen

Zure lagunek nireak ezagutu zituzten          Zure lagunek,  nireak ezagutu zituzten

18.-AHAL /// al

AHAL aditza da eta “daiteke/dezake” laguntzaile horien ordez erabiltzen dugu. “al”, ordez, galderetako partikula besterik ez da. Ez dauka esanahirik, galerari indarra emateko bakarrik erabiltzen dugu. “al”  hori kentzen baduzu ez dela ezer gertatzen jakin behar duzu; beraz, zalantzetan bazaude saiatu kentzen.

Nola egin ahal da horrelakorik? à Nola egin daiteke horrelakorik?

Ba (al) dakizu nor etorri den? à Badakizu nor etorri den?

19.- BALDINTZAK

Askotan ondorengoa aurkitzen dut: “egongo legoke”, hau guztiz txarto dago edo egongo litzateke edo legoke (Trinkoa) baina ez nahastu, mesedez.

Beste gauza bat: ondorioaren ordez, iraganeko aditza erabiltzeko joera handia daukazue eta hobe da beti baldintzako ondorioa erabiltzea, hau da, “egingo zuen” honen ondorioz “egingo luke”, idazlanetan askoz hobeto geratzen dela kontuan hartu.

20.- ZEREZ eta ZERTAZ

Beti zerez kasua erabili behar duzue, zertaz izenordain pertsonalekin edota erakusleekin bakarrik erabil daiteke (nitaz, zutaz…) (honetaz, horretaz…) ezin da beste kasu guztietan erabil, txarto baitago (*gaietaz, *gauzaetaz…txarto; ondo: gaiez edo gauzaz/gauzez)…

ARIKETA

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *