ARAZI

Aditz arazleak nola idatzi

​Aditz arazleak eratzeko, arazi atzizkiaz baliatzen gara: eginarazi, ikusarazi, janarazi… Mota honetako aditzak erabiltzerakoan, arau hauek hartuko ditugu aintzat:

ADITZ ARAZLEAK IDAZTEKO ARAU-GOMENDIOAKADIBIDEAK
Arazi hitza aditzari itsatsita
azalduko da.
joanarazi,
irtenarazi…
Aditzoina erabiliko dugu 
arazi hitzaren aurretik.
ikusarazi, 
erosarazi…
-r amaiera duten aditzoinek 
-r- bikoitza eramango
dute.
etorrarazi,
ekarrarazi,
sorrarazi…
Aditzoinean -t duten
zenbait aditzen kasuan, t hori
mantendu egin behar da.
ezagut(u) →
ezagutarazi
ohart(u) →

ohartarazi
Araziren aurreko aditzoina 
a bokalaz amaitzen
baldin bada, a bakarra geratuko da:
aldarazi, aterarazi, jokarazi… 

ARIKETAK:

ARAZI1

ARAZI2

ARAZI3