EUSKARA IKASTEN 40 (4)!!!

Orain testu txikiak irakurri eta ulertuko ditugu. Kontrakoen fitxen gainean eraikita daude.

Vamos a leer y entender textos cortos. Están construidos sobre las fichas de los contrarios.

1.- Ainhoa

Kaixo! Ni Ainhoa naiz. 17 urte ditut. Gazte, altu eta argala naiz, egunero korrika egiten dudalako, gainera oso azkarra naiz. Lagun asko ditut, beti elkarrekin gaude. Ni ez naiz bakarrik inoiz. Kalean gora, kalean behera, goitik behera ibiltzen gara beti jolasten. 

2.- Pintxo

Txakur txiki bat daukat. Bere izena Pintxo da.  Etxe barruan bizi da. Askotan etxetik irten nahi du, kanpoan hurbil gaude eta batzuetan urrutira doa. Urrutira doanean, askotan zikin dator eta garbitu behar dut. Gero txukun-txukun denean, barrura goaz. Beste batzuetan hesi aurrean edo hesi atzean geratzen da. 

3.- Herriko eguraldia

Nire herria ez da handia, oso txikia da. Herrian gaua denean, hotz handia dago eta batzuetan euria ere egiten du. Udan eguzkia dago eta patiora goaz, baina euria egiten duenean, ez goaz patiora, gela barruan geratzen gara. Gure klaseko gelan atea itxita dagoenean, barruan argia piztuta dago, eta atea zabalik dagoenean, ez dago argirik barruan, guztiak kanpora joan garelako. 

ARIKETAK hutsuneak bete: Ainhoa ; Pintxo ; Herriko eguraldia .

Entzumenak: AinhoaE PintxoE herriko eguraldiaE

… eta orain zailagoak diren ariketak:

Entzumenak: Kulturista Mimi katua

Irakurmenak (hutsuneak bete): Kulturista Mimi

eta joko bat birpasatzeko: kontrakoak