Batxilergoko D ereduan hiztegia ikasteko bide berrien bila gabiltza; horretarako, gela bakoitzean emandako hitz batzuen esanahia islatzen duten irudirik onenak sailkatu ditugu eta horietatik batzuk finalera heldu dira. Gero, instagrameko kontuan (@nikeuskaraz)ostiralean 15:00etan bihotz gehien dituen irudiaren ikasleak 0,25eko nota igoerako saria jasoko du.
1.Bko hoberenak hauexek izan dira, finalera heldu direnak: instagrameko @nikeuskaraz aurkituko dituzue. Joan zaitezte eta botoa eman ezazue!
1.Cko onenak ondorengoak izan dira, finalera iritsi direnak: instagrameko @nikeuskaraz ikusi ahal izango dituzue. Joan zaitezte eta botoa eman ezazue!
1.Dko hoberenak hauexek izan dira, finalera heldu direnak: instagrameko @nikeuskaraz aurkituko dituzue. Joan zaitezte eta botoa eman ezazue!
BATXILERGOKO 2. MAILAN
2.Cko hoberenak hauexek izan dira, finalera heldu direnak: instagrameko @nikeuskaraz aurkituko dituzue. Joan zaitezte eta botoa eman ezazue!
2.Dko onenak hauexek izan dira, finalera iritsi direnak: instagrameko @nikeuskaraz aurkituko dituzue. Joan zaitezte eta botoa eman ezazue!
Euskara azterketa askotan (Selektibitatea, EGA, HABE, Hizkuntza Eskola, Hizkuntz eskakizunak) iritzi-artikulua edo argudio testua idaztea eskatzen da, horregatik bideo honetan nola idatzi azalduko dizuet.
Nire ikasleen idazlanak zuzentzen ditudanean akatsak apuntatzen ditut gero haiei azaltzeko, orain berrogeialdi honetan gaudela eta, idatziz bidaliko dizkiet, interesgarria suerta dakizkizuela kontuan hartuta, hementxe uzten dizkizuet:
Esaldiaren ordena
Euskarazko esaldiak bere ordena daukala gogoratu. Baiezko esaldietan aditza azken hitza; beraz, ez hasi aditzarekin. Gainera, galdera esaldiaren osagairik garrantzitsuena dela eta beti aditzaren aurrean ipintzen dela gogoratzen badugu, Guztiz ezinezkoa izango da esaldiaren hasieran aditza agertzea. (Idazten dizut nirekin etortzeko) (idazten dizut gutun hau …egiteko)
Komak
Azken aldi honetan subjektuaren atzean koma ipintzeko joera dago. Hor ezin da komarik jarri, esaldiaren elementuen arteko lotura apurtzen delako eta atsedenaldirik beharrezkoa ez delako. (Nik, txarto dagoela uste dut) ( guk, hori erabaki dugu)
Elkar
Elkar partikula askotan txarto erabiltzen da. Bi pertsonen arteko elkarrekikotasuna adierazteko elkar partikula erabiltzen da baina nola deklinatu askotan ez da erraza jakitea.
Nik zu ikusten zaitut eta zuk ni ikusten nauzu → Guk elkar ikusi dugu
Hau da «zu» eta «ni» bezala deklinatu dugu elkar partikula.
Hau guztia ondo egiteko truko txiki bat dago, ondorengoa:
Pertsona bien artean mamu bat dagoela imajinatu behar dugu, mamu horren izena Elkar izango delarik…horrela nik zu ikusten zaitudanean eta zuk ni ikusten nauzu esan, azkenean GUK (biok) ikusten duguna mamua da…hau da, GUK elkar ikusi dugu.
Demagun zinemara goazela eta ni zure ondoan jezarriko naiz eta zu nire alboan, mamu gogaikarri hau beti erdian dago, beraz, azkenean, gu elkarren alboan jezarri gara, eta elkarrekin goaz zinemara eta musuak elkarri emango dizkiogu…
Marjinak
Oso garrantzitsuak dira, zuek uste baino garrantzitsuak, zuzentzaileak ikusten duen lehengo gauza aurkepena delako.
Ezkerraldekoak eskuinaldekoak baino handiagoa izan behar duela gogoratu. Goikoa eta behekoa ere zaindu behar dituzue.
Sinadura
Gutunetan sinatu behar baduzu, beti eskuinaldean egin behar duzu.
-etaz (zertaz)
Zerez eta zeri buruz antzekoa izaten da maiz, baina ez beti. Kontuan izan behar duzue Zertaz, galdetzailea, izenordain pertsonalekin eta erakusleekin bakarrik erabil daitekeela, hau da, nitaz, edo honetaz ondo daudela baina ezin dugu inoiz pertsonetaz edo gaietaz esan.
ari izan
Mesedez, aditzaren denbora momentu horretan gertatzen ari dela adierazi nahi dugunean, ARI partikula erabil dezakezue, baina beti izan aditzarekin joan behar duela kontuan hartu.
(Eguraldia adierazten duten ekintzek bakarrik eraman ahal dute “ari du”) beraz, ari dio, ari nago eta horrelakoak baztertu betirako!
Honen antzeko beste dokumentu bat neukala gogoratu dut, batzuk errepikaturik egon arren, interesgarria ere jotzen dut hauxe:
JENDEA eta PERTSONA hitza
Beti singularra.
Jendeak … uste du.
Jende asko etorri da.
PERTSONA hitzak –a itsatsia dauka
beti.
Adib.: Hamaika pertsona agertu ziren.
2.- BATZUK BATZUEK
Beti plurala.
Batzuk (NOR)
Batzuek (NORK)
Nire ikasle batzuk San Mamesera joan ziren
Nire ikasle batzuek penkatu dute.
Batzuk…dira; beste batzuk…dira.
Batzuek … uste dute; baina beste batzuek… uste
dute.
3.- ERLATIBOZKO ESALDIAK
* Ikusi ditudan etxeak … daukate
Ikusi ditudan (pl) etxeak (pl)
Ikusi ditudan etxeak … dira
*Ikusi ditudan etxeak … daukate
Ikusi ditudan etxeEK … daukate/ dute
Ikusi dudan etxeak … du /dauka
4.- BAIT+ …
Zergatizkoa edo kausala.
…dela eta, …
Bait+laguntzailea
Bait + d –> t+d –> t
Bait+da –> baita
Bait+du –> baitu
Bait +g –> t+g –> k
Bait+gara –> baikara
Bait+genuen à baikenuen
Bait+ z –> t+z –> tz
Bait+zuen –> baitzuen
5.- ez ezik ere /// baita.. ere /// ere
Erderazko “no sólo… sino también”
David ez ezik Natxo ere oso astuna da nire eskola-orduan.
1 ez ezik …2 ere…
Baita ..ere.
David oso astuna da. Baita Natxo ere.
…ERE.
Nik Matematika aurreko ebaluaketan suspenditu
Nik
ere Matematika aurreko ebaluaketan suspenditu nuen.
(Yo también) jende askok penkatu duela, eta nik
ere (bai)
Nik
Matematika ere aurreko ebaluaketan suspenditu nuen
(Mate también) beste penko batzuk ere izan nituen
Nik
Matematika aurreko ebaluaketan ere suspenditu nuen
(también la evaluación anterior), orduan 1. eta
2.ebaluaketan penkatu dut Mate.
6.- ZEHAR ESTILOA
– 3. pertsonara pasatu behar da
– Begiratuko diogu esaldi nagusiaren
laguntzaileari ea orainaldikoa ala iraganekoa den. Iraganekoa bada esaldiarena
ere iraganean jarriko dugu.
– (e)la edo – (e)nik jartzea.
“guk … ikusi dugu ” – Gasteizko aparkalekuko
zaindariak esan zuen
(+).
Gasteizko aparkalekuko zaindariak Haiek ikusi
zutela … esan zuen.
7 .- ADITZ LOKUZIOAK
Behar à beti ukan Azterketa honetarako asko ikasi behar dut
Nahi
Bizi
Balio
Ezin
Ahal
Unai naiz eta Bilbon bizi naiz (orainaldian)
eta ez dauka –tzen
Orain arte Basaurin bizi izan naiz, eta
bihartik aurrera Donostian bizi izango naiz.
8.- ASKO eta MUGAGABEAK (zenbakiak batez ere)
Jende asko
Iz.Ø + asko + deklinabideko kasua
Diru asko, herri askotan, ikasle askori
Noiz erabiltzen da MUGAGABEA?
Zer, zein eta zenbat galdetzaileekin.
Asko, gutxi, zenbait, hainbat,
hainbeste, gehiago, gutxiago…zenbatzaileekin eta edozein nolakotzailearekin.
Zenbakiekin (beharrezkoa denean)
Zenbait esamolde berezitan
Zenbakiekin:
bi ikasle + deklinabideko kasua
Bi ikasle etorri dira
Bi ikaslek badakite
9.- GALDEGAIA… ADITZA…-LAKO
GALDETZAILEAREN ERANTZUNA+ADITZA
Nor da Espainiako Ligako talderik onena?
Athletic da
àEspainiako Ligako talderik onena Athletic da
Athletic da Espainiako Ligako talderik onena
ZERGATIK????? -(e)LAKO + ADITZA
10.- EZEZKO ESALDIAK
(Subjektua) EZ + laguntzailea + …+ aditza.
11.- HAU GUZTIA
Hau/hori/hura
guztia
Esandako hau guztia (nor sg.)
Hemengo ikasle hauek guztiak (nor pl.)
Hauei guztiei (nor pl)
Arrazoi hauengatik guztiengatik (zerengatik pl)
Horiek guztiek
12.- NOR ETA NORK NAHASTU
Bi kasu hauek desberdintzeko bideo hau ikusi eta educaplayeko
honi buruzko bilduma egin.
13.- ERE /ERE BAI / BAITA ERE
ERE
Azpimarratzen
dugunaren atzean.
Ezin
da ipini esaldi hasieran.
Ezin
da ipini aditza jokatua ondoren.
ERE
BAI
Aditzik
gabeko esaldietan bakarrik
BAITA
…ERE
EZTA
… ERE
BAITA
azpimarratu nahi duguna ERE
EZTA
azpimarratu nahi duguna ERE
Adibideak:
Ane ere etorriko da
Zeu ere bai!
Zu bazoaz neu ere joango naiz. Baita gu ere!
Nik
ez dut azterketa hori gainditu. Ezta zuek ere
14.- EZEZTAPENAK
Ezezkako
esaldiak egiteko esaldiaren ORDENA derrigorrezkoa da:
EZ
+ aditz leguntzailea+ (….) aditza
Adib.:
Ez dut nahi! Ez da inor agertu. Ez dugu hori inoiz egingo.
15.–T(Z)EN ARI IZAN
Une
horretan gertatzen ari dena azpimarratu nahi dugunean, ARI erabiliko dugu,
baina jakin behar dugu ARI beti iragangaitza dela, hau da, NOR edo NOR-NORI
laguntzaileekin bakarrik ager daitekeela.
Adib.:egiten
ari naiz // ikusten ari naiz
ikusten ari
duguikasten ari dago
16.- EGON ADITZA iraganean
Ni
nengoen
Hura zegoen
Gu
geunden
Zu zeunden
Zuek zeundeten
Haiek
zeuden
Mesedez,
orduan, orokorrean iraganean gertatuko gauza bati buruz hitz egitean gehienetan
erabiltzen ditugun aditzak “zegoen” eta “zeuden” izango dira.
17.- SUBJEKTUA
Ez
dakit nondik datorren azken aldi honetan ikusten ari naizen joera, baina ZERGATIK
JARTZEN DUZUE SUBJEKTUAREN OSTEAN KOMA BAT?????
Adib.
: Lisboako sutea 1988an izan zen. Lisboako sutea, 1988an izan zen
Zure
lagunek nireak ezagutu zituzten Zure
lagunek, nireak ezagutu zituzten
18.-AHAL /// al
AHAL
aditza da eta “daiteke/dezake” laguntzaile horien ordez erabiltzen dugu. “al”,
ordez, galderetako partikula besterik ez da. Ez dauka esanahirik, galerari
indarra emateko bakarrik erabiltzen dugu. “al”
hori kentzen baduzu ez dela ezer gertatzen jakin behar duzu; beraz, zalantzetan
bazaude saiatu kentzen.
Nola
egin ahal da horrelakorik? à Nola egin daiteke horrelakorik?
Ba
(al) dakizu nor etorri den? à Badakizu nor etorri den?
19.- BALDINTZAK
Askotan
ondorengoa aurkitzen dut: “egongo legoke”, hau guztiz txarto dago edo egongo
litzateke edo legoke (Trinkoa) baina ez nahastu, mesedez.
Beste
gauza bat: ondorioaren ordez, iraganeko aditza erabiltzeko joera handia
daukazue eta hobe da beti baldintzako ondorioa erabiltzea, hau da, “egingo
zuen” honen ondorioz “egingo luke”, idazlanetan askoz hobeto geratzen dela
kontuan hartu.
20.- ZEREZ eta ZERTAZ
Beti
zerez kasua erabili behar duzue, zertaz izenordain pertsonalekin edota
erakusleekin bakarrik erabil daiteke (nitaz, zutaz…) (honetaz, horretaz…) ezin
da beste kasu guztietan erabil, txarto baitago (*gaietaz, *gauzaetaz…txarto;
ondo: gaiez edo gauzaz/gauzez)…
Selektibitatean, Hautaproban, testu baten ideien eskema egitea eskatzen dizuete, hobeto egin dezazuen gomendio batzuk ematen dituen bideo bat uzten dizuet hemen.