Aditz-lokuzioak

Egitura berezia daukaten aditz konposatuak dira: <izena + izan (ukan) / egin/ eman / hartu>. Orokorrean bereizi idazten dira:

 behar izan, nahi izan, ahal izan, ezin izan, uste izan, maite izan, damu izan, merezi izan, balio izan, inporta izan, higuin izan, ezagun izan, hotz izan, bero izan…

– negar egin (eragin), barre egin (eragin), leher egin (eragin), lo egin, alde egin, hitz egin, eztul egin, berba egin, jauzi egin, ihes egin, lan egin…

 adore eman, aholku eman, alto eman, berri eman, min eman, hitz eman, okasio eman, bide eman, esku eman, amore eman, pa eman, su eman, musu eman…

 atseden hartu, atsegin hartu, bihotz hartu, damu hartu, gustu hartu, min hartu, kontu hartu, preso hartu, esku hartu, parte hartu, lo hartu…

Lehengo taldean dauden batzuk oso bereziak dira eta horietan geldituko gara apur batean:

behar (izan), nahi (izan), ahal (izan), ezin (izan), bizi (izan)…

Aditz hauek guztiz desberdinak dira, batez ere, denborak nola egiten dituzten pentsatzen badugu (aspektua).

ARIKETAK: Aditz-lokuzioak Aspektua