Egitura berezia daukaten aditz konposatuak dira: <izena + izan (ukan) / egin/ eman / hartu>. Orokorrean bereizi idazten dira:
– behar izan, nahi izan, ahal izan, ezin izan, uste izan, maite izan, damu izan, merezi izan, balio izan, inporta izan, higuin izan, ezagun izan, hotz izan, bero izan…
– negar egin (eragin), barre egin (eragin), leher egin (eragin), lo egin, alde egin, hitz egin, eztul egin, berba egin, jauzi egin, ihes egin, lan egin…
– adore eman, aholku eman, alto eman, berri eman, min eman, hitz eman, okasio eman, bide eman, esku eman, amore eman, pa eman, su eman, musu eman…
– atseden hartu, atsegin hartu, bihotz hartu, damu hartu, gustu hartu, min hartu, kontu hartu, preso hartu, esku hartu, parte hartu, lo hartu…
Lehengo taldean dauden batzuk oso bereziak dira eta horietan geldituko gara apur batean:
behar (izan), nahi (izan), ahal (izan), ezin (izan), bizi (izan)…
Aditz hauek guztiz desberdinak dira, batez ere, denborak nola egiten dituzten pentsatzen badugu (aspektua).
ADITZA | BURUTUA (Lehentxoago) | OHITURAZKOA (Errepikatzen dena) | PUNTUKARIA (Oraintxe) | ETORKIZUNA (Geroaldia) |
ASPEKTUA | Inf + lag. | -t(z)en + lag. | -t(z)en + lag. -t(z)en + ari izan Trinkoa | -KO + lag. |
Adibidea Iragangaitza | Heldu naiz Etorri naiz | Heltzen naiz Etortzen naiz | Heltzen (ari) naiz nator | Helduko naiz Etorriko naiz |
Adibidea Iragankorra | Erosi dut Ekarri dut | Erosten dut Ekartzen dut | Erosten dut Erosten ari naiz dakart | Erosiko dut Ekarriko dut |
ADITZA | BURUTUA (Lehentxoago) | OHITURAZKOA (Errepikatzen dena) | PUNTUKARIA (Oraintxe) | ETORKIZUNA (Geroaldia) |
ASPEKTUA | Inf + lag. | -t(z)en + lag. | -t(z)en + lag. Trinkoa | -KO + lag. |
BEHAR IZAN (iragankorra) | … behar izan dut | … behar izaten dut | … behar dut | … behar izango dut // …beharko dut |
NAHI IZAN (iragankorra) | … nahi izan dut | … nahi izaten dut | … nahi dut | … nahi izango dut // …nahiko dut |
AHAL IZAN (aditz iragangaitz batekin doanean) (aditz iragankor batekin doanean) | etorri ahal izan naiz erosi ahal izan dut | etorri ahal izaten naiz erosi ahal izaten dut | etorri ahal naiz erosi ahal dut | etorri ahal izango naiz/// etorri ahalko naiz erosi ahal izango dut /// erosi ahalko dut |
EZIN IZAN (aditz iragangaitz batekin doanean) (aditz iragankor batekin doanean) | Ezin izan naiz etorri Ezin izan dut erosi | Ezin izaten naiz etorri Ezin izaten dut erosi | Ezin naiz etorri Ezin dut erosi | Ezin izango naiz etorri /// Ezingo naiz etorri Ezin izango dut erosi Ezingo dut erosi |
BIZI IZAN (iragankorra) (iragangaitza) | Bizi izan naiz Bizi izan dut | Bizi izaten naiz Bizi izaten dut | Bizi naiz Bizi dut | Bizi izango naiz /// Biziko naiz Bizi izango dut /// Biziko dut |
ARIKETA : Aditz-lokuzioak